Edukira joan

Tere Irastortza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tere Irastortza

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaZaldibia, 1961eko otsailaren 23a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOlaberria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, olerkaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala  (1983 -  1996)
Andramendi ikastola  (1996 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskal Idazleen Elkartea
Euskal PEN Kluba
Genero artistikoasaiakera

Inguma: tere-irastortza-garmendia Literaturaren Zubitegia: 120

Tere Irastortza Garmendia (Zaldibia, Gipuzkoa, 1961eko otsailaren 23a) euskal idazlea da. Olaberrian (Gipuzkoa) bizi da.[1] Haren poema liburu batzuek Kritika Saria jaso zuten. Poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantsesera, ingelesera, katalanera eta galegora itzuli dira. Urte askoan, artikuluak eta zutabeak idatzi ditu Argia, Nabarra eta Mugalari agerkarietan. Saio laburrak ere argitaratu izan ditu, Hegats,[2][3] Jakin eta Egan aldizkarietan.[4]

Euskal Filologiako eta Hispaniar Filologiako ikasketak egin ondoren, emakumeari buruzko literaturan, semantikan eta ideologian interesa agertu zuen.

1983 eta 1996 artean, Bergarako UNEDeko ikastetxe elkartuan lanean jardun zuen, Euskara atalean.[5][6] 1996az geroztik, Beasaingo Andramendi ikastolako zuzendaria izan zen 30 urtez, ikastola 1996an sortu zenetik 2026an erretiroa hartu zuen arte.[7]

Elkarte eta erakunde ezberdinetan parte hartu du. 2001ean, Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten, Andolin Eguzkitza ordezkatzeko, eta kargu hartan aritu zen 2006 arte. EIEko kide zela Bergarako Idazle Eskola sortu zuen, 2003an, eta bertako irakasle eta zuzendaria da orduz geroztik. Euskal Pen Klubaren sortzaileetarikoa izan zen, 2004an.[8]

Bi seme-alabaren ama da.[9]

Literatura ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen obra 1980an argitaratu zuen Gabeziak poesia liburua. Obra poetiko oso oparoa osatu du harrezkero.[9] Urte berean Kritika Saria euskarazko poesiari saria jaso zuen lan honegatik.[6][5]

Hostoak. Gaia eta gau aldaketak (1981) poema liburuarekin Resurreccion Maria de Azkue sariaren accesit bat irabazi zuen.[5] Lan hau Bilbao Aurrezki Kutxak argitaratu zuen saria eman ondoren 1982an.

2003. urtean Espainako Kritika Saria errepikatu zuen Glosak esana zetorrenaz lanarekin. Aldi berean Espainiako Poesia Sari Nazionalean finalista izendatua izan zen.[5]

Poesia alde batera utzi gabe, saiakera ere jorratu du, 2008an Izendaezinaz, Jainkoaren eta haren izendaezinaren kontzeptuaz eta XXI. mendeko gizadiari buruz diharduena, argitaratuz[10][11] eta 2017an Txoriak dira bederatzi, egilearen hausnarketa, aforismo, poema eta abarrez osatua.[12]

Liburuak argitaratzeaz gain, hainbat eta hainbat ekimenetan hartu du parte, adibidez, aldizkari ugariren sortzaile izanik: Susa, Kandela,[13] Goierritarra eta Kalegats besteak beste. Beste aldizkari hauetan berriz, Maiatz, Ttu-Ttua, Administrazioa Euskaraz, Egan, Karmel, Hegats eta Argian poema eta ipuinak argitaratuz kolaboratu du. Euskadi Irratiko Klasikoen Giltzak musika saioaren idazketa ere bost urtez zuzendu zuen.

Itzulpengintza lanetan ere badihardu Irastortzak, Marià Manent (katalanetik) eta Edmon Jabés eta Marina Tsvetaieva (frantsesetik) poeten lanak euskaratu baititu.[1][5]

Lanaren kritika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoriak
Audioa
Tere Irastortza, Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoriak liburuko Itsasoak lehorra garaitu ezin duenean poema irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2000

Koldo Izagirreren iritziz, obra oparoa du Tere Irastortzak, askotarikoa, hainbat estilotakoa, baina ingurutik baitaratzen ditu beti bulkorik jasoenak: hitzetatik sortzen baldin badu poema, esperientziatik sortzen du ideia.[14]

Jon Kortazarren esanetan berriz sortzaile honek txikitasunaren eta gutxienekoaren gainean egiten du poesia.[15] Poemagintzari dagokionez, bi joera bereizteko beharra ikusi zuen Kortazarrek: Sarrionandiaren eragina eta emakumeek idatzitako literaturak hartu zuen garrantzia.[16] Bada, testuinguru horretan agertzen dira Tere Irastortzaren testuak. Idazleak berak bere poetikaz iritzitakoa jasotzen du Kortazarrek hurrengo lerrootan:

“Irastortzak dio bere poemagintza idealizazioranzko ibilaldia dela eta poesia idatziz soilik mundua ez dela aldatuko baldin badaki ere, bere lanak hasieran hurbileko eta eguneroko munduarekiko loturak aurkitzea xede bazuen ere, emeki-emeki bere baitako adierazpidetik abiaturik poesia minimalistarantz egin du, izan ere, poesia on guztietan ageri diren gaiak baliatzen baditu ere, egileak egia handien aurrean dituen usteak ediren baikenitzake: amodioa, bizitza eta heriotza” (Kortazar, 2003, 235).[5][17]

Glosak. Esana zetorrenaz
Audioa
Tere Irastortza, Glosak. Esana zetorrenaz liburuko Jada eklipsea poemaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2003
Eta orain badakit
Fitxategi:.jpg
Audioa
Tere Irastortza, Eta orain badakit liburuko Ezari emanak galdu egiten ditugu poema irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2011
  • Gabeziak (1980, Kriselu)
  • Hostoak. Gaia eta gau-aldaketak (1983, BAK)
  • Derrotaren fabulak (1986, Pamiela)
  • Osinberdeko kantoriak (1986, Pamiela)
  • Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua (1994, Pamiela)
  • Gabeziaren kanthoreak: poema bilduma (1995, Pamiela), egileak berak apailatutako antologia
  • Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoreak (2000, Pamiela)
  • XX. mendeko poesia kaierak - Tere Irastortza (2002, Susa), Koldo Izagirreren edizioa
  • Glosak. Esana zetorrenaz (2003, Pamiela)
  • Urbasa (2004, Irudi), Luis Oterminen argazkiekin.
  • Eta orain badakit (2011, Pamiela)
  • Mundua betetzen zenuten (2015, Pamiela)
  • Antxetak itsasontzi direla = Veleros que parecen gaviotas (2017, Ediciones del 4 de agosto)
  • Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa (2019, Balea Zuria).[18]

Olerki musikatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ikara da  (Egun argi hartan, Amaia Zubiria eta Pascal Gaigne, 1985)
  • Garena garela (Garena garela, Ur da lur), Kilometroak 2001erako prestatua.
  • Testamentuaren azken klausula (Garena garela, Ur da lur), Kilometroak 2001erako prestatua.
  • Hitza bihotzari, euskara bizitzari (Garena garela, Ur da lur), Kilometroak 2001erako prestatua.
  • Gabeziak. Kritika Saria Euskarazko Poesiari, 1980.
  • Gaia eta gau aldaketak. Azkue Sarian, aipamena, 1981.
  • Hostoak. Bilboko Aurrezki Kutxak egilearen liburua saritu eta argitaratu zuen, 1982.
  • Glosak. Esana zetorrenaz. Espainiako Kritika Saria euskarazko poesiari, 2003.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (kontsulta data: 2020-04-04).[Betiko hautsitako esteka]
  2. ↑ Irastortza, Tere. (2002). «Euskal literaturaren historiaren orri gehigarriak» (PDF) Hegats, 31: 17-30. orr.k. (kontsulta data: 2017-12-30).
  3. ↑ Irastortza, Tere. (2003). «Euskararen bidegileek, gerra oztopo» (PDF) Hegats, 33: 87-120. orr.k. (kontsulta data: 2017-12-30).
  4. ↑ Tere Irastortza. Webgunea. (kontsulta data: 2017/11/14).
  5. 1 2 3 4 5 6 Euskal Literaturaren Hiztegia. (kontsulta data: 2017/11/14).
  6. 1 2 «Irastorza Garmendia, Teresa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-04-04).
  7. ↑ Andramendi Ikastola. (kontsulta data: 2017/11/15).
  8. ↑ Euskal Pen. (kontsulta data: 2017/11/14).
  9. 1 2 Asurmendi, Mikel. (2007). Komatxo artean 1. Elkarrizketa literarioak 2000-2006. Utriaske Vasconiae, 163 or. ISBN 9788493501952..
  10. ↑ kritiken hemeroteka » Erran ezina ere mintzo. (kontsulta data: 2020-04-04).
  11. ↑ kritiken hemeroteka » Elkarrizketak. (kontsulta data: 2020-04-04).
  12. ↑ kritiken hemeroteka » Oro ez da urre. (kontsulta data: 2020-04-04).
  13. ↑ Kandela. Auñamendi entziklopedia.. (kontsulta data: 2017/11/14).
  14. ↑ Zubitegia. XX mendeko poesia kaierak. (kontsulta data: 2017/11/15).
  15. ↑ Kortazar, Jon. (2009). Euskal Literatura XX. mendean. Prames, Prames or. ISBN 978-84-95116-34-5..
  16. ↑ Amaia Alvarez, Onintza Irureta, Josune Muñoz. (2014). «Aurelia Arkotxa eta Tere Irastortzarekin solasean» (PDF) Hegats, 52: 77-98. orr.k. (kontsulta data: 2017-12-30).
  17. ↑ Juaristi Galdós, Felipe. (2017). «Tere Irastortza Felipe Juaristirekin solasean» Hegats, 55: 36-41. orr.k. (kontsulta data: 2017-12-30).
  18. ↑ Lizarralde, Mikel. «Zortzi begirada poetiko» Berria (kontsulta data: 2020-01-02).
  19. ↑ Felix Ibargutxi, "Txoriak dira bederatzi" Tere Irastortzaren dietario poetikoa. El Diario Vasco, 2017ko abenduak 5. 54. orr.
  • Aierbe, Axun. «Tere Irastorza: Y si las palabras no existieran». In Joana Sabadell-Nieto, José M. Paz Gago, Lucía Fragi & Jon Kortazar (koord.): Cien años de poesía: 53 poemas en catalán, gallego y vasco: estructuras poéticas, paútas críticas. Berna: Peter Lan, 2017.
  • Aierbe, Axun. «Tere Irastorza: Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua». In Egungo euskal poesiaren historia. Bilbao: EHU, L.G. 2009.
  • Iturbide, Amaia. «Ahots baten bidean». Euskaldunon Egunkaria, 1995-04-09.
  • Juaristi, Felipe. «Bizitzaren mugak». El Diario Vasco, 1994-11-12.
  • Kortazar, Jon. Euskal Literatura XX. mendean. Zaragoza: Pramnes, 2000.
  • Kortazar, Jon. Luma eta lurra: Euskal Poesia 80ko hamarkadan. Bilbo: BBK & Labayru Ikastegia, 1997.
  • Kortazar, Jon. «Poesiaren paradoxa». In Jon Kortazar (zuz.): Egungo Euskal poesiaren historia. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2009.
  • Lakasta, J.K. «Txema Larrearen pasadizu bitxi sorta eta Tere Irastortzaren poema berriak kalean». Euskaldunon Egunkaria, 1211. zk., 24. or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]