Edukira joan

Georgiar alfabeto

Wikipedia, Entziklopedia askea

Georgiar alfabetoa (georgieraz: ქართული დამწერლობა, /kʰɑrtʰuli dɑmt͡sʼɛrlɔbɑ/ ahoskatua) georgiera eta beste kartveliar hizkuntzak (mingreliera, svanera eta, zenbaitetan, lazera) idazteko erabiltzen duten alfabetoa da, batzuetan osetiera eta abkhazera idazteko ere erabili zutena.[1] Georgierak ortografia fonetikoa du eta egungo alfabetoak 33 hizki ditu[2]. Hizki bakoitzak forma bakarra du (arabieraz bezala), ez baitu xehe/larri aukerarik. Ezkerretik eskuinera idazten da.

Historian zehar, georgiera asomtavruli, nuskhuri eta mxedruli alfabetoez idatzi da. Hizki izen berak izan eta hizkuntza bera idazteko erabiliak izan arren, hirurak ezberdinak dira.

Asomtavruli, nuskhuri, eta mkhedruli alfabetoak dagokien transliterazioarekin.

Asomtavruli edo mrgvlovani georgiar alfabetoaren era historikoa da.

Asomtavruli hizkiak
ႠႡႢႣႤႥႦ Ⴡ ႧႨႩႪႫႬ
Ⴢ ႭႮႯႰႱႲ Ⴣ ႭჃ, ႳႴႵႶႷႸ
ႹႺႻႼႽႾ Ⴤ ႿჀ Ⴥ  

Nuskhuria X. mendean sortutako eliz alfabetoa da. Egun, hagiografian baino ez da erabiltzen.

Nuskhuri hizkiak
ⴀⴁⴂⴃⴄⴅⴆ ⴡ ⴇⴈⴉⴊⴋⴌ
ⴢ ⴍⴎⴏⴐⴑⴒ ⴣ ⴍⴣ, ⴓⴔⴕⴖⴗⴘ
ⴙⴚⴛⴜⴝⴞ ⴤ ⴟⴠ ⴥ

Mxedrulia egungo alfabetoa da, lehendabizikoz XI. mendean sortua. XIX. mendera arte erlijioarekin zerikusirik ez zuten testuetan erabiltzen zuten, baina artean, aurreko era biak uztartzen zituen khutsuri ordezkatu zuen.

Mkhedruli hizkiak
აბგდევზ ჱ თიკლმნ
ჲ ოპჟრსტ ჳ უფქღყშ
ჩცძწჭხ ჴ ჯჰ ჵ ჶ ჷ ჺ ჸ ჹ
Georgiarra Balioa
ა 1
ბ 2
გ 3
დ 4
ე 5
ვ 6
ზ 7
ჱ 8
თ 9
ი 10
კ 20
ლ 30
მ 40
ნ 50
ჲ 60
ო 70
პ 80
ჟ 90
რ 100
ს 200
ტ 300
ჳ 400*
უ 400*
ფ 500
ქ 600
ღ 700
ყ 800
შ 900
ჩ 1.000
ც 2.000
ძ 3.000
წ 4.000
ჭ 5.000
ხ 6.000
ჴ 7.000
ჯ 8.000
ჰ 9.000
ჵ 10.000
  • ჳ eta უ letrek balio bera dute: 400.

Transkripzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgiako Geodesia eta Kartografiako Estatu Departamentuak, Georgiako Linguistika Institutuarekin batera, transliterazio-sistema nazional bat onartu zuen 2002an. Hala ere, beste bi sistema daude:

  • ISO 9984 sistema, eta
  • BGN/PCGN sistema.

Euskaltzaindiak euskararako Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak izeneko arauan, sistema horiek proposatu zituen, Natela Sturua georgiar euskaltzain urgazlearen proposamena jarraituz[3]:

  • goi-mailako lan akademikoetan edo espezializatuetan, ISO 9984 sistema erabiltzea, eta
  • komunikabideetan, literaturan, irakaskuntza ez-espezializatuan eta, oro har, dibulgazioan, transkripzio praktikoa proposatu zuen.
HizkiaUnicodeIzenaSistema nazionalaISO 9984BGNLazNAFEuskara
აU+10D0anAh aA aA aA aɑa
ბU+10D1banB bB bB bB bbb
გU+10D2ganG gG gG gG gɡg
დU+10D3donD dD dD dD ddd
ეU+10D4enEh eE eE eE eɛe
ვU+10D5vinV vV vV vV vvv
ზU+10D6zenZ zZ zZ zZ zzz
თU+10D7t'anT tT' t'T' t'T ttʰt
იU+10D8inI iI iI iI iii
კU+10D9kanK' k'K kK kK' k'kʼk
ლU+10DAlasL lL lL lL lll
მU+10DBmanM mM mM mM mmm
ნU+10DCnarN nN nN nN nnn
ოU+10DDonO oO oO oO oɔo
პU+10DEparP' p'P pP pP' p'pʼp
ჟU+10DFžanZh zhŽ žZh zhJ jʒzh
რU+10E0raeR rR rR rR rrr
სU+10E1sanS sS sS sS sss
ტU+10E2tarT' t'T tT tT' t'tʼt
უU+10E3unU uU uU uU uuu
ფU+10E4p'arP pP' p'P' p'P ppʰp
ქU+10E5k'anK kK' k'K' k'K kkʰk
ღU+10E6ḡanGh ghḠ ḡGh ghĞ ğɣgh
ყU+10E7q'arQ' q'Q qQ qQ qqʼq
შU+10E8šinSh shŠ šSh shŞ şʃx
ჩU+10E9činCh chČ' č'Ch' ch'Ç çtʃtx
ცU+10EAcanTs tsC' c'Ts' ts'Ts tststs
ძU+10EBdzilDz dzJ jDz dzŽ ždzdz
წU+10ECts'ilTs' ts'C cTs tsTs' ts'tsʼts
ჭU+10EDč'arCh' ch'Č čCh chÇ' ç'tʃʼtx
ხU+10EExanKh khX xKh khX xxkh
ჯU+10EFǰanJ jJ̌ ǰJ jC cdʒj
ჰU+10F0haeH hH hH hH hhh

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Omniglot.com. Georgian alphabet (Mkhedruli). .
  2. ↑ Shosted, Ryan K.; Vakhtang, Chikovani. (2006). «Standard Georgian» Journal of the International Phonetic Association 36 (2): 255–264.  doi:10.1017/S0025100306002659..
  3. ↑ Euskaltzaindia. (2011-11-21). Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]