Zenbaki kuantiko
Itxura

Zenbaki kuantikoak elektroi bat zein eremutan dagoen jakiteko balio dute Niels Bohr-en eredu atomikoaren arabera.
Zenbaki kuantiko motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu sail baten zatia |
| Mekanika kuantikoa |
|---|
Lau zenbaki mota kuantiko daude. Horietatik hiruk orbitalari buruzko informazioa ematen dute, aldiz, gelditzen den bakarrak ez du elektroiaren posizioaren informaziorik ematen.
- Zenbaki kuantiko nagusia (n): Nukleoaren eta elektroiaren arteko distantziari buruz informazioa ematen digu. Ondorioz, zenbaki atomiko nagusia zenbat handiagoa izan, orduan eta urrunago kokatuko da elektroia nukletoik, energia maila handituz. Izan ditzazken balioak zenbaki natural positiboak dira, n = 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7...
- Zenbaki kuantiko sekundarioa (ℓ): Orbitalaren forma adierazten du, hau da, zer azpi-mailetan dagoen. Bere balio-esparrua 0 eta n − 1 bitarteko zenbaki osoak dira, hauek barne. Elektroia zenbakiaren arabera s orbital (ℓ = 0), p orbital (ℓ = 1), d orbital (ℓ = 2) edo f orbital (ℓ = 3) batean egongo da.
- Zenbaki kuantiko magnetikoa (mℓ): orbitalaren orientazio espaziala adierazten du. Bere balio-esparrua −ℓ eta ℓ bitarteko zenbaki osoak dira, hauek barne.
- Spin zenbaki kuantikoa (ms): Elektroiaren biraketa-ardatza deskribitzen du, eta bere balio posibleak +1/2 eta −1/2 dira. Ez du posizioarekiko menpekotasunik.