Sokotra
| Sokotra | |
|---|---|
| Gizateriaren Ondarearen zatia | |
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 1.503 m |
| Mota | uhartea |
| Luzera | 132 km |
| Zabalera | 50 km |
| Azalera | 3.796 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 12°31′N 53°55′E / 12.51°N 53.92°E |
| Honen parte da | Socotra Archipelago (en) |
| Estatu burujabe | |
| Yemenen banaketa administratiboa | Sokotra gobernantzia |
| Ur-gorputza | Arabiako itsasoa |
| Leku geografikoa | Socotra Archipelago (en) |
Sokotra[1] (arabieraz سقطرى Suquṭrā) Indiako ozeanoan dagoen lau uharte txikia da, Afrikako Adarreko kostaldetik gertu eta Arabiar penintsulatik 350 kilometrotara kokaturik. Lehen Yemengo Errepublikako Hadramaut gobernantziaren zati bat izan zen, baina 2013tik Sokotra gobernantzia berriaren parte da.[2] Somaliak uhartediaren jabetza aldarrikatzen du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sokotra munduko leku isolatuenetarik bat da. Uhartedia lehen Gondwana superkontinentearen zati bat zen, baina Erdiko Pliozenoan Adengo Golkoa ireki zenean banatu egin zen.
Uhartedian Sokotra uharte nagusia (3.625 km²), eta "Anaiak" izeneko hiru uhartetxo txikik osatzen dute (Abd al Kuri, Samhah eta Darsah).
Uhartediko lekurik altuena Haghier mendietan dago eta 1.525 metro ditu.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima basamortu eta estepako tropikalarena (Köppen klima sailkapena: BWh eta BSh) da, montzoi urtaroaren eraginez.
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 27.2 | 28.5 | 30.5 | 32.7 | 34.2 | 33.9 | 32.0 | 32.3 | 32.7 | 31.4 | 29.8 | 28.0 | 31.1 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 22.0 | 23.4 | 25.1 | 27.5 | 28.9 | 29.0 | 27.6 | 27.5 | 27.6 | 26.0 | 24.2 | 22.7 | 26 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16.8 | 18.3 | 19.8 | 22.2 | 23.7 | 24.1 | 23.2 | 22.8 | 22.6 | 20.6 | 18.7 | 17.5 | 20.9 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 23 | 18 | 14 | 22 | 37 | 18 | 12 | 15 | 27 | 38 | 18 | 16 | 258 |
| Prezipitazio egunak (≥ 0.0 mm) | 2.0 | 2.0 | 2.1 | 3.4 | 4.1 | 6.0 | 9.7 | 9.3 | 4.9 | 3.2 | 3.0 | 3.0 | 52.7 |
| Hezetasuna (%) | 23 | 18 | 14 | 22 | 37 | 18 | 12 | 15 | 27 | 38 | 18 | 16 | 21.5 |
| Iturria: Climate of Socotra — Climatic Research Unit — University of East Anglia | |||||||||||||
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako kondairak dio 52 urtean Tomas apostoluak kristautasuna ekarri zuela uhartedira. X. mendean Abu Mohammed Al-Hassan Al-Hamdani geografoak esan zuen biztanle gehienak kristauak zirela. Nestoriarrak ziren baina antzinako erritual magikoak praktikatzeari ekin zioten. 1507an, Portugal saiatu zen uhartedia arabiar boteretik "askatzen", baina ongi etorria ez zen portugaldarrek espero zuten bezain beroa izan eta lau urte berantago uharteak utzi behar izan zituzten.[3]
1511n uharteak Mahrako Sultanerriaren kontrolpean erori ziren 1886an britainiar protektoratu bihurtu arte.[4]
1967ko urrian Mahrako Sultanerria indargabetua izan zen[5] eta azaroaren 30an Hego Yemengo zati bihurtu. Gaur egun Yemenen dago.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia Sokotrako biztanle guztiak uharte nagusian bizi dira (43.000 inguru 2004an). Uharteko hiri nagusia Hadiboh da. Abd Al Kurik eta Samhahk ehunka biztanle baino ez dute; Darsahk ez du biztanlerik.
Uhartean hizkuntza semitikoa den Soqotri hizkuntzaz egiten da, Hegoko arabikoaren familiakoa (Omango mehri bezala).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ (Ingelesez) Yaseen, Mohammad. (2014-5-14). «Socotra, promising tourist site facing challenges» Saba News Agency.
- ↑ (Ingelesez) Diffie, Bailey Wallys. (1977). Foundations of the Portuguese Empire, 1415-1580. U of Minnesota Press ISBN 9780816607822..
- ↑ (Ingelesez) Aitchison, G. (1931). A Collection Of Treaties, Engagements And Sanads Relating To India And Neighbouring Countries. xi Government of India, 35–36 or..
- ↑ Halliday, Fred. (2013). Arabia Without Sultans. New York: Saqi.
