Retia

Retia[1] (Latinez: Rætia edo Rhætia) Europako erdialdeko antzinako lurraldea izan zen, Alpe mendien erdialdean, egungo Grisoien kantonamenduaren, Tirolen eta Lonbardiaren artean. Herri zeltak bizi ziren Tiberiok eta Drusok konkistatu zutenean (K.a. 15). Tridentum (Trento), Castra Regina (Regensburg) eta Castra Batava (Passau) ziren lurralde hartan erromatarrek gotortu zituzten hiri nagusiak. Behe Inperioan, ordea, bi probintziatan banatu zen Rhetia: Raetia Prima (hiriburua, Chur) eta Raetia Secunda (hiriburua, Augsburgo). Barbaroek bipildu zuten lurraldea V. mendean. Teodoriko Handia hil zenean, bavariarren mende geratu zen Retia, eta handik aurrera zabaldu zen lurralde haietako germaniartzea, Tirol aldean, bereziki. Lurralde horretan zabaldu ziren hizkuntza erretorromanikoak, latinaren ondorengoak, hain zuzen.
Beraz, gaur egungo herrialde eta eskulade hauetan barna zabalduta zegoen: Suitzako ekialdea eta erdialdea (Goi Rhin eta Konstantzako aintzira barne), Alemaniako hegoaldea (Bavaria eta Baden-Wurtemberg gehiena), Vorarlberg eta Austriako Tirol gehiena. Baita Italiako Lonbardiako iparraldearen zati bat ere. Vindelicia eskualdea (gaur egun Wurtemberg ekialdea eta Bavaria mendebaldea) besteak baino beranduago sartu zen probintzian.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alae (Aalen)
- Arbor Felix (Arbon)
- Apodiacum (Epfach)
- Aquilea (Heidenheim an der Brenz)
- Augusta Vindelicorum (Augsburgo)
- Ausugum (Borgo Valsugana)
- Bauzanum edo Pons Drusi (Bolzano)
- Belunum (Belluno)
- Bilitio (Bellinzona)
- Brigantium (Bregenz)
- Cambodunum (Kempten im Allgäu)
- Castra Batava (Passau)
- Castra Regina (Ratisbona)
- Clavenna (Chiavenna)
- Clunia (ziur asko Feldkirch edo Balzers)
- Curia (Chur)
- Endidae (Neumarkt)
- Feltria (Feltre)
- Foetes (Füssen)
- Guntia (Günzburg)
- Gamundia Romana (Schwäbisch Gmünd)
- Oscela (Domodossola)
- Parthanum (Partenkirchen)
- Sebatum (San Lorenzo di Sebato/St. Lorenzen)
- Sorviodurum (Straubing)
- Sublavio (Ponte Gardena/Waidbruck)
- Tridentum (Trento)
- Veldidena (Wilten, Innsbruckeko barrutia)
- Vipitenum (Vipiteno/Sterzing)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Breeze, David J. (2026ko irailaren 23a) “The frontier in Raetia: Heritage on the edge of the Roman World”, The Past Hemenik hartua: World Archaeology.
- “Raetia : ancient province, Europe”. Britannica
| 120ko Erromatar Inperioko probintziak | |
|---|---|
| Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre | |