Edukira joan

Hautapenezko monarkia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hautapenezko monarkia, monarka aukeratu edo hautatu egiten den monarkia mota da. Oinordetzako monarkian ez bezala, erregetza ez da automatikoki familia oinordetzan igarotzen.

Hautapenerako forma eta hautagai eta hautatzaileek bete beharreko ezaugarriak kasuan kasukoak izan ohi dura. Historikoki, ez da ezohikoa hautapenezko monarkiak oinordekotzakoak bihurtu izana denborarekin, edota oinordetzako monarkiek hautapenezko ezaugarri gutxi batzuk eduki izana.

Historian zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Grezia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazedoniako eta Epiroko erregeak armadak hautatzen zituen, zeina oso antzekoa zen Demoseko Eklesiara, Atenaseko herritar askeen batzordea.

Antzinako Erroma eta Bizanzio

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Monarkian erregea asanbladetan hautatzen zen. Erregea hiltzean, senatuak interrex-a aukeratzen zuen errege berriaren hautaketa ziurtatzeko.

Erresuma Batua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandan, 16-17. mendeetaraino, oinordetza hautapenezko sistema patrilineal batean ezartzen zen, tanistria bezala ezaguna.

Galia/Frantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germaniako Erromatar Inperio Santua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroaz geroztik, Bohemiako erregea Bohemiako Koroaren Lurraldeetako Foruek hautatu zuten. 1526tik, Ferdinand I.ak Bohemiako Koroa hartu zuenetik, Habsburgotarren adarrak izan zuten beti, gero Erromatar Enperadore Santu bihurtu zena, eta egoera honek mugarik gabe jarraitzea espero zuena. 1618an, bohemiarrek haien erregea erabakitzeko eskubidea erabiltzea erabaki zuten, jada Ferdinand II.a errege bezala aukeratuta izan arren, eta bohemiar koroa Frederiko V.a Palatino hautesleari eman zioten, “Neguko Erregea”. Hala ere, Hubsburgotarrek matxinada ekintzat hartu zuten, Mendi Zuriko guduan Bohemiaren gaineko agintea ezarri zuten berrito, eta, ondoren, Bohemiako hautapenezko monarkia abolitu zuten, eta Habsburgotarrek bakarrik gobernatu zuten, egitatezko egoeraz gain.

Hungaria hautapenezko monarkia izan zen 1687rarte. Hala ere, hautapenezko monarkia beste bi hamarkada gehiago iraun zituen Transilbaniako Printzerrian, zeina de jure oraindik Hungariako Koroaren kontrolpean zegoen, nahiz eta Ludvik II. semerik gabe hil Mohacseko Guduan.

Poloniako Erresuma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonia-Lituania Elkartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maltako Ordena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afganistanen, Loya Jirgak egiten dira 18. mendetik, Hotaki eta Durrani dinastiak boterera iritzi zirenean.

Partiar Inperioa (K.a. 248- K.o. 224), edo Artsazestar Inperioa, Asiako lehen hautapenezko monarkia bezala hartzen da.

Mongolen Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongolen Inperioan Khan-a Kurultai-an aukeratzen zen. Normalean hiriburuan egiten zen. Bestelako goi-mailako karguak hautapenezkoak ziren ere.

Sillako Erresumako lehen erregea tribu eta herrien arteko konferentzia batean aukeratu zuten, K.a. 57an. Silla Batuko erregea aristokraziak aukeratzen zuen, eta haien boterea parekatuta zegoen. Goguryeo Erresuman erregea bost tribuen arteko lehendakarien artean hautatzen zen, gehienetan Sono tribukoa.

Siam/Thailandia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Estatu Batuetan autapenezko monarkia ezartzeko ahalmenak porrot egin zuten. Alexander Hamiltonek 1787ko Konstituzio Konbentzioaren aurreko hitzaldi luze batean argudiatu zuen Estatu Batuetako presidentea hautapenezko monarka izan behar zela, “portaera onagatik” (hau da, bizitza osorako, salbu eta impeachment-a) eta botere zabalarekin gobernatuz. Hamiltonek uste zuen hautapenezko monarkek bazutela nahikoa botere etxean atzerriko ustelkeriari aurre egiteko, eta, hala ere, bazutela nahikoa barne-kontrol haien jokabidea etxean tirania saihesteko.

Haitiko Lehen Inperioaren koroa, 1804an ezarria, 1805ean hautapenezkoa bihurtu zen konstituzioari esker.

Beste hautapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanbodiako Konstituzioaren 13. artikulua dioenez, erregea 9 kideko Tronuaren Errege Kontseiluak aukeratzen du biziarteko agintaldi baterako, eta Senatuko presidentea, Biltzar Nazionaleko lehendakaria, lehen ministroa, Sangha Nikayas herrialdeko bi budista nagusien bi patriarka, Senatuko 1. eta 2. presidenteordeak eta Biltzar Nazionaleko 1. eta 2. bozeramaileordeak osatzen dute. Konstituzioaren 14. artikuluak dio, gainera, tronurako errege hautagaiak gutxienez 30 urte izan behar dituela, eta Ang Duong erregearen, Norodom erregearen edo Sisowath erregearen ondorengoa izan behar duela.

Egoitza Santua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoitza Santuan eta Vatikanoko Estatu elkartuan, Aita Santua Kardinalen Kolegioak aukeratzen du biziarteko konklabean, oro har haien kopuruaren arabera. Kardinalak edo Aita Santu izateko beharrezko bi herenen gehiengoa lortzen duen beste edozein hautatuk atzera egin dezake, eta horrek esan nahi du Konklabeak bozkatzen jarraituko duela beste pertsona batek gehiengoa lortu eta onartu arte. Aita Santuak edozein unetan uko egin diezaioke karguari, hautatu ets gero, baldin eta dimisio hori “askatasunez era behar bezala adierazten bada”. Uko egiteak ez du beste ezein zerizan edo banakok onartu beharrik, eta berehala du eragina.

Arabiar Emirerri Batuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monarkia Artikulu hau monarkiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.