Edukira joan

Gaztetxe

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Gaztetxeen gaineko zortzi datu.

Gaztetxea asanblada autogestionatuek (Gazte Asanbladak, gehienbat) herri kultura garatzeko gunea da, oro har okupatua izaten dena.

Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970reko hamarkada amaieran (nahiz eta aurretik esperientziarik izan, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea bezala), Franco hil eta gero gazteria OJEren lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun, ehun baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz gaztetxerik izan. Gaztetxerik gabeko Gazte Asanbladak ere beste ehun inguru badira, denera, hortaz, 200 Gazte Asanblada inguru daude Euskal Herrian. Gaztetxeak ehuneko handi batean okupatuak badira ere, herri batzuetan Udalak lokala eman dio gazteriari, hori baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran.

Gizarte Zentro Okupatuak deritze Europako hainbat lekutan, Euskal Herria eta Katalunia salbuespen. Izen osoa Gizarte Zentro Okupatua Autogestionatuak eta jarraian izen propioa da. Antza denez, izen hori Italiatik dator (Centro sociale occupato). Katalunian, Casal izena dute.

Horrela, mota askotako lantegiak egiten dira (musika, pintura, jostura, bizikleten konponketak, Linux eta software librea, dantzak, eta abar), kontzertuak (dohain edo oso merkeak beti), herri-bazkariak, txapelketak (xakea, bertsoak, eta abar), hitzaldiak, protestak...

Eraikin horiek legez askotan pertsona fisiko edo juridikoen izenean egoten dira eta, horren ondorioz, desalojo mehatxuak normalak dira. Desalojoak, anitzetan, indarra erabiliz egiten dira, hala nola Iruñeko Euskal Jai eta Maravillas Gaztetxeak, edota Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo eta Errekalde auzoko Kukutza Gaztetxearen desalojoak kasu.

Gaztetxeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gasteizko gaztetxea.

Bizkaiko gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elorrioko gaztetxea.

Gipuzkoako gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alegiako gaztetxea.
Putzuzulo gaztetxea, Zarautzen.

Lapurdiko gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Altsasuko gaztetxearen 20. urteurrena ospatzen

Nafarroa Behereko gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xiberuko gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizkaiko gune autogestionatuen mapa

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]