Edukira joan

Antonio García Bellido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio García Bellido


Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiako akademikoa

1984ko otsailaren 15a - 2017ko otsailaren 22a
← Salustio Alvarado Fernández - María Ángela Nieto Toledano →
Bizitza
JaiotzaMadril, 1936ko apirilaren 30a
Herrialdea Espainia
Heriotza2025eko azaroaren 10a (89 urte)
Familia
AitaAntonio García y Bellido
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea 1962) doktoretza
Cambridgeko Unibertsitatea
Kaliforniako Teknologia Institutua
Doktorego ikaslea(k)Ginés Morata
Pedro Ripoll (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta garapenaren biologoa
Enplegatzailea(k)Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Academia Europaea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Antonio García-Bellido (Madril, Espainia, 1936ko apirilaren 30a – 2025eko azaroaren 10a) espainiar biologo eta ikertzailea izan zen. Antonio García y Bellido historialariaren semea izan zen.

Biologiaren zientzietako ikasketak egin zituen, Madrilen, eta Espainiako Zientzia Ikerkuntzako Batzorde Gorenean sartzeko diru-laguntza jaso zuen ikasketak egin zituen urtean bertan, 1958an. 1962an, doktoregoa lortu ondoren, atzerrira joan zen, ikasketak sakontzera. Leku askotan izan zen: Cambridgeko Unibertsitatean, Zuricheko Zoologia Institutuan, Kaliforniako Teknologia Institutuan, Kopenhageko Genetikakoan, Chicagoko Unbertsitatean, Sydneyko Unibertsitateko zelularen biologia sailean, eta Berkeleyko Unibertsitateko biologia molekular sailean.

1969an, Espainiara itzuli zen, eta Molekularen Biologiaren Institutuan hasi zen lanean. Handik gutxira, Espainiako Zientzia Ikerkuntzako Batzorde Gorenak eskolak ematera deitu zuen, eta Genetika Institutuaren eta Molekularen Biologiaren Zentroko buru izendatu zuten. 1979an, Kimikako Nobel Sarirako izendatu zuten. 1983an, Asturiasko Printzea saria jaso zuen, genetikari buruz egindako lanengatik. 1986an, Parisko Zientzia Akademiak saria eman zion, eta hurrengo urtean, Londresko Royal Societyko eta Washingtongo National Academy of Sciencesko kide izendatu zuten. 1995ean, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia ministerioak Zientzia Ikerkuntzaren Santiago Ramón y Cajal saria eman zion.

Argitalpen azpimarragarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • García-Bellido, A. (1966). "Pattern reconstruction by dissociated Imaginal Disk cells of Drosophila melanogaster". Developmental Biology, 14: 278-306.
  • García-Bellido, A. eta Merriam, J.R. (1969). "Cell lineage of the Imaginal Discs in Drosophila Gynandromorphs". Journal Experimental Zoology, 170: 61-76.
  • García-Bellido, A. eta Merriam, J.R. (1971). "Parameters of the Wing Imaginal Disc Development of Drosophila melanogaster". Developmental Biology., 24: 61-87.
  • García-Bellido, A. eta Santamaría, P. (1972). "Developmental analysis of the wing disc in the mutant engrailed of Drosophila melanogaster". Genetics 72: 87-104.
  • García-Bellido, A., Ripoll, P. eta Morata, G. (1973). "Developmental compartmentalization of the wing disk of Drosophila". Nature New Biology, 245: 251-253.
  • García-Bellido, A. (1975). "Genetic control of wing disc development in Drosophila". Cell Patterning. Ciba Foundation Symposium 29, pp. 161-182. Elsevier, Amsterdam.
  • García-Bellido, A. (1979). "Genetic analysis of the achaete-scute system of Drosophila melanogaster". Genetics, 91:491-520.
  • Botas, J., Moscoso del Prado, J. eta García-Bellido, A. (1982). "Gene-dose titration analysis in the search of trans-regulatory genes in Drosophila". The EMBO Journal, 1: 307-310.
  • García-Bellido, A. eta de Celis, J.F. (1992). "Developmental Genetics of the venation pattern of Drosophila". Annual Review Genetic, 26:275-302.
  • Baonza, A. eta García-Bellido, A. (2000). "Notch signaling directly controls cell proliferation in the Drosophila wing disc". Proceedings of the National Academy of Sciences. 97: 2609-2614.
  • Baena-López, L.A., Baonza, A. eta García-Bellido, A. (2005). "The Orientation of Cell Divisions Determines the Shape of Drosophila Organs". Current Biology. 15: 1640-1644.
  • Baena-López, L.A. eta García-Bellido, A. (2006). "Control of growth and positional information by the graded vestigial expression pattern in the wing of Drosophila melanogaster". Proceedings of the National Academy of Sciences. 103: 13734-13739.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]